Publikoa ardatz izatea, euskara erdigunean jartzea eta segregazioari aurre egitea, besteak beste: ELA, LAB eta Steilas sindikatuek Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako Hezkuntza Legearen aurreproiektuan zenbait aldaketa egiteko eskatzen dute, eta horiek dira haien aldarrikapenetako batzuk.
Aldarrikapen guztien berri emateko eta Hezkuntza Legearen aurreproiektuarekin ados ez daudela erakusteko mobilizazio eta greba dinamika bat antolatua dute sindikatuek. Dinamika horretan, azaroaren 30ean mobilizazioak egin zituzten, eta, haien erranetan, langileen %60k bat egin zuten grebarekin. Gaur, berriz, elkarretaratzea egin dute Gasteizen, non hezkuntza arloko langileak etzi eginen diren mobilizazioetan parte hartzera animatu dituzten. «Balizko Hezkuntza Legea izango bada langileokin eraikitakoa izango delako», azaldu dute.
Mobilizazioen helburua da sindikatuek aurkeztu dituzten hamar aldarrikapenak Hezkuntza Legean eta behin betiko aurreproiektuan jasotzea. Aldarrikapen horiek aurreproiektuan jasoko ez balira, bertze mobilizazio dinamika bat definituko lukete hiru sindikatuek.