ELAk dio Kristau Eskolak eta IZEAk esan dutela ez dutela akordioa beteko

Sindikatuek datozen egunetan iragarriko dute zer pauso emango dituzten. Hainbat greba egunen ostean, otsailaren hasieran sinatu zuten akordioa sindikatuek eta patronalek.

Eskola erlijiosoetako langileen protesta bat, abenduan, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Eskola erlijiosoetako langileen protesta bat, abenduan, Bilbon. ARITZ LOIOLA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2024ko maiatzaren 8a
16:31
Entzun

Hainbat greba egunen ostean, otsailaren 5ean sinatu zuten greba amaitzeko akordioa sindikatuek Kristau Eskolarekin eta IZEArekin. «Hiru hilabete igaro dira ordutik, eta oraindik ez da betetzen ari», ohartarazi du ELAk ohar bidez. Gaur izan dute azken bilera ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek patronalekin, eta ELA ez dago ados bertan jaso duten erantzunarekin: «Patronalek berretsi dute akordioaren aplikazioa atzeratu eta sinatu ziren baldintzak berriro negoziatu nahi dituztela».

ELAren irudiko, «arduragabea» da Kristau Eskolaren eta IZEAren jarrera, eta erantzuna prestatzen ari dira: «Sindikatuek datozen egunetan iragarriko dute zer urrats egingo dituzten akordioa defendatzeko eta adostutako baldintzetan bete dadila bermatzeko».

Protesta ugariren ostean lortu zuten ituna sindikatuek. Bertan jasota dago, besteak beste, langileen soldatak %16 igotzea, baita ordutegia murriztea ere.

 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.