BILBO. Egungo hezkuntza sistemaren «gabeziak» betikotzen dituena eta aurrerapausorik proposatzen ez duena: horrelakoa da, ELAren irudiko, Eusko Legebiltzarrean hezkuntza akordiorako aurkeztu duten lehen txostena. Hitz gogorrak izan zituzten Mitxel Lakuntza idazkari nagusiak eta Miren Zubizarreta hezkuntza arduradunak, atzo Bilbon egindako agerraldian: «Txostenak ez du hezkuntza sistema propioa, publikoa, askotarikoa, euskalduna eta kohesionatua lortzeko aldaketa zehatzik jasotzen». Mobilizazioen aukera ekarri zuten hizpidera: «Datozen hilabeteetan eztabaida errealik sortzen ez bada eta edukiak ez badira aldatzen, mobilizazioetarako deia egingo dugu».
Horrenbestez, sindikatuak hainbat zuzenketa aurkeztu dizkio testuari. Esaterako, segregazioari aurre egiteko ideia batzuk eman ditu: era guztietako kuotak debekatzea, sexuen araberako segregazioa ezabatzea eta matrikulaziorako bulego bakarra jartzea. Sare bateratua helburu gisa jarrita, trantsiziorako bide orri bat adostearen alde ere egin dute: «Borondatea duten eskolen publifikaziorako marko egonkorra ezarri behar da, langileen subrogazioa ziurtatuz». Murgiltze eredua defendatzearekin batera, beste hainbat nahi ere plazaratu dituzte: «Curriculum marko propioa» eraikitzeko prozesua jasotzea, ratioak berrikustea, finantzaketa Europako batezbestekora heltzea eta hezkuntza laikoaren alde egitea, kasurako.
ELA protestara, hezkuntza itunerako testua aldatu ezean
Eskatu du nahi duten eskolak publifikatzeko «marko egonkorra» jartzeko, baita euskarazko murgiltzea ere
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu