Ekitea galdegin dio ezker abertzaleak Patxi Lopezi

Uste du lehendakaria «euskal jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten» hasi dela

Erredakzioa
2012ko urtarrilaren 29a
00:00
Entzun
Gobernu espainiarreko presidente Mariano Raxoiren eta Eusko Jaurlaritzako lehendakari Patxi Lopezen arteko bilerak «argi uzten du», ezker abertzalearen iritziz, «euskal jendartearen gehiengo zabalaren aldarrikapenak bere egiten» hasi dela Lopez.

Ezker abertzalearen ustez, dena den, lehendakariak«oraindik ez dio ekin», eta, horregatik, «abian den konponbide prozesuari zer-nolako ekarpen praktikoa» egingo dion zehazteko eskatu dio.

Hori da herenegun Raxoik eta Lopezek egindako bileratik ezker abertzaleak atera duen ondorioa, atzo ohar bidez adierazi zuenez.

Jaurlaritza mugitzen hasi den seinaleak badirela usteduen bezalaxe, Espainiako Gobernuak eta PPren Euskal Herrikoordezkariek «betiko jarrerari» eusten diotela ere badio ezker abertzaleak, jarrera horretan «bakarrik eta bakartuta» geratzen ari direla iritzi dio, ordea; «eta horrela izaten jarraituko du PPk euskal jendartearen gehiengoaren borondatea mespretxatzen eta hari muzin egiten jarraitzen duen bitartean», esan du.

Iñaki Oiarzabal EAEko PPko idazkari nagusiak, berriz, atzo adierazi zuen espetxe politikak nolakoa izan behar duen «alderdi demokratikoek» erabaki behar dutela, eta ez ezker abertzaleak. «Espainiako Gobernuak ez du tontakeriarik eta akatsik egingo, eta beti legediaren barruan jokatuko du. Eman daitezke pausoak, baina presarik eta exijentziarik gabe», esan zuen.

Egibar ere urrats eske

EAJko GBBko lehendakari Joseba Egibarrek ere urratsak eskatu dizkio PPri, bake eta normalizazio prozesuaren «erlojua» ez geratzea galdegin dio, eta esan du Espainiako Gobernuak «lan egin» behar duela «erantzukizun besterenezina duelako».

Alde horretatik, ETArekin elkarrizketa hastera adoretu du Raxoiren gobernua, eta ziurtatu du Espainiako Gobernuak «babes politiko eta instituzionala» izango duela ETArekin harremanetan hasten bada.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.