EKITALDIAK

2015eko apirilaren 26a
00:00
Entzun
Asteburuan, guztira

Asteburu honetarako 102 hiri eta herritan antolatu dituzte Joste Egunak Gure Esku Dago-kobatzordeek. Gehienak atzo egin ziren (88), baina gaur ere josiko dituzte oihalak hainbat herritan.

Gaur

Hernani. Udaberri festa Ave Maria parkean, 11:00etatik 17:00etara. 12:30ean izango da ekitaldi nagusia. Txosna, arte, musika, dantza, haur... guneak antolatuko dira.

Muskiz. 12:30en hasita, herri kirolak, txistulariak eta dantzak izango dira plazan.

Etxebarri. 11:00etatik 15:00etara oihal jostea udaletxeko plazan.

Besterik. Arrasaten, Algortan (Getxo), Galdakaon, Araitz Betelun eta Lekunberrin ere festa izango da. Informazio gehiago, Gureeskudago.eus atarian.

Ekainak 21

Herriz herri ehundutako oihal zatiak ekainaren 21ean elkartuko dituzte Baionan, Donostian, Bilbon, Gasteizen eta Iruñean egingo diren ekitaldietan. Hautetsontzi erraldoiak osatuko dituzte.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.