EKITALDI PUBLIKOAK

2017ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
10:30. Dokumentala.Bakea orain, Herriaren aldarria dokumentala, Atalante aretoan, Bake Bideak antolatuta. Proiekzioaren ondoren, filmaren inguruko eztabaida: Louis Joinet epaile ohia eta NBEko Giza Eskubideen Batzordeko kidea; Jean-Pierre Massias, Zuzenbide irakasle eta Europako Kontseiluko aholkularia, eta Thomas Lacoste filmaren egilea.

12:00. Eztabaida. Eztabaida Roland Barthes zelaigunean —Xaho kaian—. Parte hartzaileak: Joseba Azkarraga Eusko Jaurlaritzako Justizia sailburu ohi eta Sareko bozeramailea, Aitzpea Leizaola antropologo eta Foro Sozial Iraunkorreko kidea, eta Philippe Texier epaile ohi eta NBErako aditua.

15:00. Ekitaldi nagusia. Armagabetzearen eta bake prozesuaren aldeko elkarretaratzea, Paul Bert edo San Andres plazan, Baiona Ttipian. 14:30ean, leku horretan, berriz emango dute dokumentala, euskarazko azpidatziekin.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.