49 urteko LF.P.C. da atzo Ertzaintzak atxilotu zuenerasotzailea. Laudioko Zumalakarregi etorbideko aparkaleku batean gertatu zen erasoa: biktima autoa hartzera iritsi zenean, senar ohia han zain zuela ohartu zen. Senar ohiak ibilgailuan sartzea eragotzi nahi izan zion andreari, eta liskar bat izan zuen emakumearekin zegoen gizon batekin. Iskanbila horren ondoren, alde egin zuen.
Handik piska batera, ordea, emazte ohiaren autoa zegoen lekura joan zen berriro eta ibilgailua kolpatzen hasi zen. Andreak autoa ez hondatzeko erregutu zionean, hura jotzen hasi zen. Une batean, hanketatik heldu eta ibilgailu batekin jotzen hasi zen, laban bat zuela eta hilko zuela esaten zion bitartean.
Inguruan zen jendeak Ertzaintzari deitu zion, eta polizia horretako kideak erasoaren lekuko izan ziren. Gizona atxilotu eta andrea osasun zentro batera eraman zuten arta zezaten. Atxilotuak aurrekari penal asko ditu emazte ohiarengana hurbiltzeko debekua hainbatetan urratu duelako.
"Neurri hezitzaile eta jenderatzaileen beharra"
Horrelakoak, tamalez, eguneroko ogia dira albistegietan. Hori dela eta, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Egunaren kariaz gizarte eragileek hainbat ekitaldi antolatu dituzte bortxakeria mota horren aurka.Besteak beste honakoak:
Bilbo: 19:30etan, Arriaga plazan.
Durango: 19:30etan Andra Mari plazan.
Barakaldo: 19:30etan Bide Onera plazan.
Gasteiz: 20:00etan Diputazioaren aurrean.
Iruñea: 20:00etan Gazteluko plazan.
Donostia: 19:30etan Bulebarrean.
Azpeitia: 20:00etan Udaletxe aurrean.
Baiona: 18:30etan Saint Andre plazan.
Esate baterako, Bilboko manifestazioa antolatzeko batuk diren gizarte eragileek agertu dutenez, emakumeen kontrako bortizkeriaren arazoan hura sortzen eta iraunarazten duten faktoreen aurka borrokatzea da ezinbestekoa. Indarkeria "ikasi eta transmititzen den" jokabidea dela azpimarratu dute. "Horrekin amaitzeko beharrezkoak dira neurri hezitzaile eta jenderatzaileak, emakume eta gizonen errespetuan eta parekidetasunean oinarrituko den balio sistema eraikiko dutenak", azpimarratu dute.
Emakumeen kontrako indarkeriaren aurkako eguna
Ekitaldi asko egingo dira andreen kontrako bortxakeria salatzeko
Emakumeen Kontrako Indarkeriaren aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, ekitaldi ugari egingo dira Euskal Herrian bortxakeria mota hori salatu eta hura saihesteko neurriak har daitezela eskatzeko. Egunero-egunero jasotzen dira indakeria horri buruzko albisteak; gaur jakin da, esate baterako, atzo gauean gizonezko bat atxilotu zutela Laudion (Araba) emazte ohia jipoitzeagatik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu