EIZIE itzultzaileen elkarteak salatu du Espainiako Senatuak «burla» egin diela hizkuntza gutxituei

Hizkuntza koofizialetatik interpretatzeko eta transkribatzeko aurrekontuan egin duen apaltze handia guztiz deitoragarria dela esan du, eta sektoreko langileen eskubideei kalte nabarmena egiten diela arlorako onartu duten kontratuak.

Erabiltzaile bat Espainiako Senatuaren webgunea aztertzen. GEMA GARCIA / EFE
Erabiltzaile bat Espainiako Senatuaren webgunea aztertzen. GEMA GARCIA / EFE
arantxa iraola
2024ko irailaren 23a
18:00
Entzun

«Burla». EIZIE Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteak aditzera eman dunez, horixe egin die Espainiako Senatuak estatuko hizkuntza gutxituei, eta itzulpengintzaren eta interpretazioaren arloan ari diren profesionalei. Elkartearen arabera, erakundeak «murriztu» egin du hizkuntza koofizialetatik interpretatzeko eta transkribatzeko aurrekontua, eta aurrerantzean, sektoreko langileen eskubideei kalte «nabarmena» egingo dien kontratu baten arabera egingo dira Senatuan lan horiek.

«Aurrerantzean, zero euroan ordainduko du hizkuntza horietatik transkribatzeko lana, bai eta ordu erdira arteko interpretazio zerbitzuak ere», jakinarazi du EIZIEk, gaur elkartearen webgunean jarri duen berri batean.

Zerbitzu horren lizitazioa Oncall Europa enpresak bere gain hartu duela esan du EIZIEk. Kontratuan agertzen diren lan baldintzak «aurrekaririk gabeak» direla adierazi du: «txundigarriak». Onartezinak iruditzen zaizkio; izan ere, esan du «doan» lan egin beharko dela, eta interpreteek lanerako prest egon behar duten orduak ere «doan» izango direla. «Izan ere, ez dago jakiterik zehazki noiz hasiko diren interpretatzen». Era berean, zehaztu du kontratuan agertzen diren tarifak, «merkatuko prezioen aldean», askoz ere baxuagoak direla.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.