BERRIAk eta EHUk Olatz Silva eta haren Hiru aldiz ikusezin lana saritu zituzten ekainaren 14an Komunikazioko Gradu Amaierako Lanen I. Sariketan. Emakumezko migratzaile adingabeek bizi duten egoera eta duten «oihartzun txikia» landu ditu Silvak lanean: «Ez zaizkie eskubideak bermatzen, eta instituzioek ez dute ezer egiten haien alde», adierazi zion orduan BERRIAri. Elkarrizketa ere egin zion kazeta honek irabazleari.
Orain, GRAL hori argitaratu du BERRIAk, bertsio laburtuan (lan osoa ere eskuragarri dago). Ez da argitaratutako bakarra: aupamen berezia lortu zuen Irati Barrena Bolinagaren hitanoari buruzko lanak, eta entzungai dago hura ere.