OROIMEN HISTORIKOA

Ehunka pertsona elkartu dira Bilbon Frankismoaren "zigorgabetasunaren" kontra

Hainbat alderdi politikok eta eragile sindikalek egin dute bat Frankismoaren Krimenen kontrako Plataformak antolatutako manifestazioarekin.

2013ko ekainaren 15a
18:41
Entzun 00:00:0000:00:00

18:00etan Bilboko Moiua plazatik abiatuta, ehunka lagunek bat egin dute Frankismoaren "zigorgabetasunaren" kontra protesta egiteko. Frankismoaren Zigorgabetasunari Tolerantziarik Ez lelopean egin dute ibilbidea, ikurrina handi bat aurrean zeramatela.

Besteak beste, Sortu, Alternatiba, Ezker Batua eta Aralar alderdietako ordezkariak izan dira martxan, eta baita sindikatu ugaritakoak ere. Frankismoaren Krimenen kontrako Plataformak deitu zuen manifestaziora.

Protestan, erakunde publikoek "egia, justizia eta erregimenak zigortutakoen erreparazioa bermatzeko beharrezko neurriak" hartzeko beharra nabarmendu dute.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.