Berriz ere, indarkeria matxistaren kontrako aldarriek hartu dituzte Bilboko kaleak Aste Nagusian. Erasoei autodefentsa feministaz erantzunen dietela ohartarazi zuten atzo ehunka lagunek iluntzean. Gaur, berriz egin dute ozen oihu sexu erasoen aurka, Bilboko Konpartsen deiari segika. Erasoen gainetik... Aste Nagusia defendatu izan dute lelo.
Protestan azaldu dutenez, sexu eraso ugari izan dira azken egunotan hirian. Suminez azpimarratu dute, bada, irmo erantzunen dietela eraso guztiei, «denok». Egoeraren larritasuna nabarmendu dute elkarretaratzean. Hain zuzen, erasoen kontrako protokoloa aktibatu berri dute konpartsek, «erasoei behar bezala egiteko aurrera».
«Nazkatuta gaude. Ez isildu, ez onartu, egin ezazu zarata, eta erantzun. Emakumeak geure gorputzen jabe gara, gure askatasunaren jabe. Kaleak, gaua, eta festak gureak ere badira. Geure festen eta bizitzen jabe gara», adierazi dute protestaren hondarrean.