HEZKUNTZA

EHUko 3.883 ikaslek eman dute botoa '3+2' erreformaren aurka

Botoa eman dutenen %99k egin dute Espainiako Gobernuaren neurriaren kontra.

Ilarak Leioako Campusean, botoa emateko. IKASLE EKINTZA
2015eko apirilaren 23a
12:44
Entzun

Ikasle Ekintzak antolatu du galdeketa Euskal Herriko Unibertsitateko ikasleen artean. 3.918 ikaslek eman dute botoa, eta horietatik %99,11k egin dute graduak hiru urtean eta graduondokoak bi urtean egituratzeko neurriaren aurka. Gainera, %96,81ek bozkatu dute unibertsitatea demokratizatzearen alde.

Emaitzarekin pozik azaldu da Ikasle Ekintza, eta erreferendumean lanean jardun duten ikasleak zoriondu ditu; baita botoa eman duten ikasleak ere. "Borrokan" jarraitzera deitu ditu ikasleak, hezkuntza eredu "eraldatzailea" eraikitzeko.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.