EHUk X sare soziala utziko du

Unibertsitate publikoaren arabera, X sareak azkenaldian hartu duen norabidea unibertsitatearen «balio etikoen eta demokratikoen» kontrakoa da.

EHUren fakultate bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
EHUren fakultate bat, Gasteizen, artxiboko irudi batean. JAIZKI FONTANEDA / FOKU
Irati Urdalleta Lete.
2025eko martxoaren 18a
14:25
Entzun 00:00:0000:00:00

Beste hainbat norbanakok eta elkartek egin duten eran, EHU Euskal Herriko unibertsitateak ere hartu du erabakia: X sare soziala utziko du. Hauxe unibertsitate publikoak eman duen arrazoia: «Plataforma horrek azkenaldian hartu duen norabidea unibertsitatearen balio etikoen eta demokratikoen kontrakoa da».

Ohar batean xehatu dutenez, agerian geratu da sare sozialeko informazioaren «kalitate eta egiatasun falta». Eta iruditzen zaie unibertsitate batek bestelako joera izan behar duela: «Unibertsitate gisa, gure ardura da errespetuan eta egiazkotasunean oinarritutako komunikazioa indartzen duten guneak sustatzea; alegia, pentsamendu kritikoa bultzatzea». Ordea: «X sare sozialak ez du hori bermatzen».

Erabaki horrekin EHUk bat egin du CRUE Espainiako Unibertsitateetako Errektoreen Konferentziaren ebazpenarekin.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.