EHUk jasoko du Zilarrezko Gehitu saria

2018ko maiatzaren 17a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Gehitu elkarteak Euskal Herriko Unibertsitateko Zuzenbide Fakultateari eman dio Zilarrezko Gehitu saria. «Zuzenbide Fakultateak LGTBI eskubideak defendatzen babes irmoa eskaini du, zuzenbideko eta kriminologiako profesionalak giza eskubideen defentsaren, berdintasunaren eta aniztasunarekiko errespetuaren alorrean heziz», adierazi du taldeak.

Txanponaren beste aldean, Juan Carlos Monedero Podemoseko kideari eta David Bravo diputatu ohiari eman die praktika txarren saria, homofobia kasuetan zigor administratiboak ezartzearen kontrako botoa emateagatik diskriminazioaren aurkako lege proiektua diseinatzerakoan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.