EHKSk gorriz tindatu ditu zenbait iturri, «Palestinako genozidioa salatzeko»

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak salatu duenez, Israel «inpunitate osoz» Gaza suntsitzen ari da azken hilabeteetan.

Gorriz tindatutako iturri bat. EHKS
Gorriz tindatutako iturri bat. EHKS
Irati Urdalleta Lete.
2024ko apirilaren 15a
10:45
Entzun

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak azaldu duenez, Donostiako, Gasteizko, Bilboko, Iruñeako eta Tuterako zenbait iturritako ura gorriz tindatu dute, «palestinar herriaren sufrimendua gogora ekartzeko eta Israel egiten ari den genozidioa salatzeko». Nabarmendu dutenez, bere sorreratik Palestinaren kolonizazioa oinarri izan duen Israelgo Estatuak sei hilabete baino gehiago daramatza Gaza suntsitzen: «Inpunitate osoz herri palestinarra bere lurretatik kanporatzen ari dira, inpunitate osoz gerra inguruko herrialdeetara zabaltzeko ahaleginak egiten ari dira». Iruñeko Udaltzaingoak jakinarazi du bi gizon atxilotu dituztela goizaldean, iturri batera tinta gorria botatzea egotzita.

EHKSren irudiko, «inpunitate» horren oinarrian Mendebaldeko gobernuen eta «alderdi politiko profesionalen» sostengua dago: «Batzuek zuzenean babesten dute estatu sionista; beste batzuek, bakearen aldeko promesa faltsuak egin arren, ez dute genozidioa geratzeko inolako neurririk hartzen. Azken horren adibiderik onenetako bat Espainiako Gobernua da». Izan ere, EHKSren esanetan, sarritan izaten ditu palestinar herriaren aldeko hitzak, baina, aldi berean, armak saltzen dizkio Israeli, harreman diplomatikoak edukitzen jarraitzen dute, baita negozioak egiten ere. «Hau da, genozidioa aktiboki babesten du».

Gainera, nabarmendu dute Palestinakoa ez dela «egoera isolatu eta urrun bat»: «Mendebaldeko herrialdeen politiken ondorio zuzen bat da. NATOko herrialdeak eskala handiko gerra baterako prestatzen ari dira, gero eta modu agerikoagoan: aurrekontu militarrak handitzen, zerbitzu militarra berriz ezartzeko aukerak aztertzen, gerra propaganda indartzen... ari dira». EHKSren irudiko, alderdi politiko guztiek onartzen dute egoera hori.

Iruzkinak
Ezkutatu iruzkinak (1)

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.