EHKSk ekainaren 7an manifestatzeko deia egin du, EBren eta NATOren aurka

Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak «abstentzio aktiboaren» alde egin du europarlamenturako bozei begira. Salatu du EBren agenda «gerran zein austeritatean» oinarritzen dela.

Mugimendu Sozialistak antolatutako manifestazio bat, iaz, Atarrabian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Mugimendu Sozialistak antolatutako manifestazio bat, iaz, Atarrabian. JAGOBA MANTEROLA / FOKU
Iosu Alberdi.
2024ko maiatzaren 24a
11:50
Entzun

EHKS Euskal Herriko Kontseilu Sozialistak ekainaren 7an mobilizatzeko deia egin du, Europako Parlamenturako bozen kanpaina amaierarekin batera. Ohar batean azaldu dutenez, Europako Batasunaren eta NATOren aurka egingo dute protesta, Donostian; 19:00etan, Bulebarrean. Deialdiak bat egiten du Kontseilu Sozialistak «abstentzio aktiboaren» alde egindako deiarekin. «Abstentzioa ez delako benetako alternatiba bat borrokaren eta mobilizazioaren eskutik ez badator», zehaztu du Garazi Navarro EHKSko eledunak.

Kontseiluak argudiatu du Europako Batasunaren agenda eta programa politikoa «gerran zein austeritatean» oinarritzen direla, eta Europako Parlamenturako bozak hura legitimatzeko tresna direla. Sare sozialetan zabaldutako bideo batean, Navarrok adierazi du EBk «aurrekontu militarren igoera eta askatasun politikoen murrizketa» sustatu dituela, eta «palestinarren aurkako genozidioa zuritu» eta «sionismoa armatu» duela. Dena, «NATOren aginduei jarraituz». 

Bestetik, batasunaren programak «bankarien eta enpresari handien interesei» erantzuten diela salatu du EHKSk, eta austeritate politiken bitartez «langileen pobretze etengabea» eragiten duela: «Hori ez da aldatuko ekainaren 9ko hauteskundeetan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.