sariak

EHGAMen Urrezko Hirukia, 'Goenkale' eta Mikel Ruedarentzat

Trapuzko Espartina, berriz, 'Correo' eta 'Diario Vasco'-ri eman diete.

EHGAMen sarien banaketa. ARGAZKI PRESS
2014ko ekainaren 27a
16:34
Entzun 00:00:0000:00:00

Euskal Herriko Gay eta Lesbianen Askapanerako Mugimenduak urtero banatzen ditu Urrezko Hirukia eta Trapuzko Espartina sariak. Aurten, Urrezko Hirukiak bi irabazle izan ditu: Goenkale ETBko telesaila, eta Mikel Rueda zinema zuzendaria, A escondidas filmagatik. Horrela, biek egindako lana aitortu nahi izan du mugimenduak.

Trapuzko Espartina ere biren artean banatu dute: Correo eta Diario Vasco egunkariek eraman dute.

Sariak emateko ekitaldia larunbatean egingo dute, Bilboko Kafe Antzokian. 

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.