EHE Euskal Herrian Euskaraz elkarteak deituta, elkarretaratzea egin dute gaur, elkarteko bi kidek euskaraz hitz egiteko eskatzeagatik Renfeko zinpeko zaintzaile baten erasoa jasan zutela salatzeko. Dozenaka herritarrek egin dute bat deialdiarekin.
Luken Etxabe Euskal Herrian Euskaraz elkarteko kideak azaldu duenez, elkarteko kideek euskaraz hitz egiteko eskatu zioten segurtasun agenteari. Hark kideetako bati honela erantzun zion, mehatxuka: «Espainian zaude, espainieraz hitz egingo dizut eta zuk espainieraz erantzungo didazu». «Horrez gain, lepotik heldu, lurrera bota eta pare bat minutuz lurrean geldiarazita eduki zuen», gaineratu du.
Informazio gehiago Atarian.