EHEk elkarretaratzera deitu du Gorka Torreren alde eta euskararen aurkako oldarraldi judizialaren kontra

Gorka Torre Euskal Herrian Euskaraz taldeko kidea sostengatzera deitu dute. Euskararentzat «justizia» galdegin dute.

(ID_14210885) (Patxi Beltzaiz/EZEZAGUNA) 2024-08-31, Baiona.  EHEk Gorka Torreren sustenguz eginen duen prentsaurrekoa
EHEren agerraldia, gaur, Baionan. PATXI BELTZAIZ
Xalbat Alzugaray
2024ko irailaren 1a
05:00
Entzun

«Euskaltzaleak gonbidatzen ditugu irailaren 10ean Baionako auzitegi aitzinean 13:30ean eginen dugun elkarretaratzera». EHE Euskal Herrian Euskaraz-ek deitu du protestara, Baionan gaur egin duten agerraldian. Izan ere, Gorka Torre, EHEko kidea, epaitua izanen da egun horretan. Maiatzaren 17an Baionako suprefeturaren kanpoko murruan baxoa euskaraz ezin dela egin salatzeko «geldi euskara zapaltzea» idazteagatik epaituko dute, baita Nafarroa Behereko hamaika herritan bide seinale erdaldunak kendu eta Portugaleteko Bizkaiko zubira eramateagatik ere, «euskarari lehentasuna emateko». Hain zuzen, Unescok zubi hori Gizateriaren Ondare Kultural izendatu zuen, eta ekintzaile euskaltzaleek adierazi zuten euskara, munduko gainerateko hizkuntza guziekin, gizateriaren ondare kulturala dela. Frantziako eta Espainiako estatuen jarrera salatu zuten, baita Unescorena ere, finean, «egoera hori ikusirik mutu» egoteagatik. 

Martxoko epaia

Ez da lehen aldia. Martxoan ere epaitu zuten Torre, euskararen alde egin zituen hainbat margoketa leporaturik. Epaiketa horri uko egitea erabaki zuen, eta euskaraz deklaratzea galdegin, baina epaile nagusiak errefusatu zion. Azken horren bidegabekeria salatu du Torrek: «Jarrera horrek argi utzi zuen epaiketa bera bidegabea zela hasieratik». Kontuan hartzekoa da epaiak berdin-berdin jarraitu zuela, nahiz honetan parte hartzea errefusatu zuen Torrek. Hori guztia Baionako auzitegi judizialeko epaileei zuzendu gutun batean adierazi du: «Epaitegitik atera nintzen, beraz, eta epaiketa segitu zenuten [epaileen] zilegitasunik gabe, epaiketa batean akusatuak deklaratzeko aukera ukan behar baitu, eta aukera hori ukatu baitzenidaten».

Ororen buru, 500 euroko isuna eta hilabeteko kartzela zigorra ukan zuen, gibelapenarekin: «Martxoko epaiketan epaileek zuzentasunez epaitu banindute, nire abokatuak egin zuen defentsa zuzena kontuan hartuko zuten, eta zigor askoz apalagoa emango zidaten».

Torrek ez du burutik kentzen heldu den iraileko epaiketan berriz ere euskararen aurkako epaileak izatea. Injustizien artean, salatu du frantsesez deklaratu izan balitz defentsa kontuan hartuko zuketela. Ondorioz, epaileen jarrera «inposatzailea» balitz «intsumisioa» gauzatuko duela esplikatu du Torrek. Alegia, euskaraz deklaratzen uzten ez badiote, epaiketatik joango da, martxoko gisa berean. Gurpil zoroak itzulika segituko du, hots, euskararen aldeko ekintzengatik epaitua baita Torre, eta euskara hutsean aurkeztuko baitu bere burua.

«Martxoko epaiketan epaileek zuzentasunez epaitu banindute, nire abokatuak egin zuen defentsa zuzena kontuan hartuko zuten, eta zigor askoz apalagoa emango zidaten»GORKA TORREEHEko kidea

Euskal Herrian Euskaraz-ek oroitarazi du euskarak Euskal Herria egiten duela. Oldarraldi judizialen aurka egiteko eta euskararen lehentasunezko «estatusa» eraikitzeko euskalgintzak estrategia nazionala behar duela azpimarratu du, ez baita euskararen egoera hobetuko hari «porroskak» emanez.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.