Espainiako Gorteetarako hauteskundeak. Kanpaina
EH Bilduri botoa ematera deitu du Angel Toñak
BILBO. Angel Toña Eusko Jaurlaritzako Enplegu sailburu izandakoak iragarri du EH Bilduri emango diola botoa igandean. Vocentok argitaratutako testu batean, Toñak azaldu du herritar askok nahi dutela, bera barne, «gehiengo nahikoak» egotea gizarte, lan eta ekonomia arloko lorpenak bermatzeko eta hobetzeko: «Euskadik bere buruarekin adiskidetu behar du. Eta hori egiteko modu bat da onartzea EH Bilduk emandako pausoak ezinbesteko baldintza izan direla bide horretan». Haren iritziz, abagune egokia da EH Bilduk egindako bidea aitortzeko: «Oso beharrezkoa iruditzen zait Euskadi ordezkatzen duen ezkerra gure konfiantza jarri ahal izateko alderdia izatea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu