EH Bilduk zer esango zain, aurrekontua adostu dute hiru gobernukideek

Saizek espero du lege aurreproiektua urriaren 19an onartzea eta azaroaren 4an Nafarroako Parlamentura igortzea. Gastu muga handituko dute; ez dute zehaztu zenbat

Elma Saiz kontseilaria eta Uxue Barkos, iaz, parlamentuan. IÑIGO URIZ / FOKU.
joxerra senar
Iruñea
2022ko urriaren 12a
00:00
Entzun
Nafarroako Gobernu barruan ados jarri dira. Irailean datorren urteko aurrekonturako 5.216 milioi euroko gastu muga ezarri ondotik, diru hori departamentuen artean nola banatu itundu dute PSNk, Geroa Baik eta AhalDugu-k. Noticias de Navarra egunkariak hala aurreratu zuen atzo, eta Elma Saiz Ogasuneta Ekonomia kontseilariak baieztatu zuen urriaren 19an onartuko dela legearen aurreproiektua. Testua azaroaren 4an Nafarroako Parlamenturabidaltzea espero du Saizek, «garaiz eta moldez» dabiltzala aipatuta.

Legealdiko azken aurrekontuak onartu ahal izateko, EH Bildurekin akordioa erdietsia izan behar luke ordurako, baina nondik norakoez ez du argibide handirik eman Saizek. «Gobernu honek ekin zionetik diskrezioz jokatu du, eta behin akordioa lortzen denean argitaratzen dugu haren edukia». Elkarrizketa hasi aurretik, EH Bilduk aurreratu zuen zerga arloan jarri nahi dutela azpimarra. Saizek atzo esan zuen lehentasun izango dutela energiaren garestitzearen eta inflazioaren aurrean «gizarte ezkutua indartzea», eta hori «zerga bidez» ere egingo dutela.

EH Bildurekin hasitako negoziazioak zer emango zain, gobernu barruko adostasunak badu bere balio politikoa. Teorian bazkideen arteko akordioa egintzat eman bazitekeen ere, azken hilabeteetan tentsioak handitu dira PSNren eta Geroa Bairen artean. Soka noraino tenkatzeko prest ote ziren ikusteko modua izan zitekeen aurrekontuen negoziazioa, eta akordioak erakusten du egonkortasunaren bidea hautatu dutela. Egoera ekonomiko zailaren eta maiatzeko foru hauteskundeen aurrean, gatazkaren irudiak eskuinari gauzak errazago ipintzeko mehatxuak pisu handia izan du.

Edukiaren zertzeladak

Edukiari dagokionez, ez da ezer askorik aurreratu. Noticias-en arabera, 5.216 milioi euroko gastu muga zertxobait handitu dute, baina ez dute zehaztu zenbat. Aurrekontuan, enpresentzako, familientzako eta merkataritza sektorearentzako laguntzak aurreikusten dira. Halaber, aurretik iragarria zuten urtean 30.000 eurotik beherako errententzat %3ko kenkaria aurreikusten dutela.

Langile publikoen soldatei dagokienez, Madrilen bide beretik joko du. Aurten, aurrekontuan jasotako %2ari beste %1,5 gehituko zaio aparteko ordainsari batekin. 2023an, berriz, %3,5eko igoerari beste %2,5 gehituko zaio, beste %1 handitzeko aukerarekin.

Errenta bermatua KPIaren arabera igoko dute, eta Nafarroak bere gain hartu gabeko eskumenengatik 635 milioi euro pagatuko ditu. Dena den, Iruñeak eta Madrilek oraindik ez dute hitzartu 2020-2024 eperako ekarpenaren kalkulua. Saizek soilik adierazi zuen negoziatzen jarraitzen dutela.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.