EH Bilduk Maria del Rio proposatu du Bilboko alkategai
BILBO. EH Bilduren Bilboko Mahai Politikoak Maria del Rio proposatu du hautagai gisa datorren urteko udal hauteskundeetarako. Del Rio Zuzenbidean doktorea eta EHUko irakaslea da. Politikan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Politika Sozialeko zuzendari nagusi izan zen, eta koalizio subiranistaren aholkularia Bizkaiko Batzar Nagusietan.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu