EH Bilduk kontratu txikien «klientelismoa» kritikatu du

Unai Fernandez de Betoño legebiltzarkideak salatu du enpresa batzuk EAJko eta PSE-EEko kontaktuez baliatzen ari direla kontratuak lortzeko

Erredakzioa
2021eko apirilaren 13a
00:00
Entzun
Unai Fernandez de Betoño EH Bilduko legebiltzarkideak Jaurlaritzari egotzi dio «intentsitate apaleko klientelismoaz» aritzea ematen dituen kontratu txikietan. Haren esanetan, zenbait enpresa EAJ eta PSE-EErekin dituzten kontaktu politikoak baliatzen ari dira kontratu horiek «zuzenean» lortzeko, «inolako lehiaketa publikorik gabe». Kontratu txikiak dira: 40.000 eurora iristen ez direnak obra kontratuen kasuan, edo 15.000 eurotik beherakoakhornidurak edota zerbitzuak emateko. Horiek zuzenean adjudikatu ditzake gobernuak, lehiaketa publikorik gabe.

Nabarmendu duenez, azken datu ofizialen arabera, 2019an Jaurlaritzak 3.600 kontratu txiki baino gehiago egin zituen, ia 55 milioi euroko balioa zutenak. Legebiltzarkidearen iritziz, «kuantitatiboki kontuan hartzeko moduko kontratuak dira, bai eta kualitatiboki ere, askotan klientelismoarekin lotuta daudelako».

Adibide batzuk jarri ditu: «Iñaki Arriola PSE-EEko sailburuaren komunikazio kontratuen atzean dauden bi enpresek loturak dituzte PSErekin, eta Europako Funtsen zerrenda egiteko hiru kontratu nagusien atzean dauden beste bi enpresak loturak dituzte EAJrekin».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.