EH Bilduko Iker Casanova ahaldungai nagusiak eta Maria del Rio Bilboko alkategaiak koalizioaren industria arloko proposamenak aurkeztu dituzte, eta, besteak beste, Zorrotzako Muturrean, Zorrotzaurren eta Burtzeñan parke teknologiko handi bat eraikitzea proposatu dute.
Casanovak gogorarazi du Bizkaia «industrian oinarrituta» eraiki zela, eta hura berreskuratzearen alde egin du, baina «industria aurreratua, sozialki arduratsua eta jasangarria» proposatu du. Del Riok, berriz, aldaketa bat eskatu du Bilborako, eta «bertikalean eraikitako hiria» beste modu batera antolatzea proposatu du, «hori baita gizarte kohesioa bermatu eta klima eta energia erronkei erantzuteko modu bakarra».
Udal eta foru hauteskundeak. Bizkaia
EH Bilduk industria plana aurkeztu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu