Espainiako Gorteetarako hauteskundeak

EH Bilduk «indar handiagoa» izan nahi du Madrilen, «asko dagoelako borrokatzeko eta eskuratzeko»

Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendak aurkeztu ditu koalizioak; Iñaki Ruiz de Pinedo eta Iosu Estarrona dira zerrendaburuak, hurrenez hurren.

Arabako EH Bilduren Kongresurako eta Senaturako zerrendetako kideak, gaur. ENDIKA PORTILLO/ FOKU
edurne begiristain
2023ko ekainaren 22a
13:12
Entzun

Espainiako Gorteetarako hauteskundeei begira jarriak dira alderdiak, eta, gaur, EH Bilduk Kongresurako eta Senaturako Arabako zerrendak aurkeztu ditu Gasteizen. Iñaki Ruiz de Pinedo izango da Kongresuko zerrendaburua, eta Iosu Estarrona Senatukoa.Kongresuko zerrenda hautagai hauek osatuko dute: Maider Garcia de Vicuñak, Iñigo Martinez Cerrillok eta Rocio Viterok. Senatuko zerrendako kideak, berriz, honakoak dira: Estarronaz gain, Aitziber Salazar eta Pablo Vicente.

Ruiz de Pinedok adierazi du EH Bilduk «indar handiagoa» izan behar duela Madrilen, «asko dagoelako oraindik borrokatzeko eta eskuratzeko». Azken lau urteotan lortutakoa gogoratu du EH Bildukoak: «Pentsioak igo dira, etxebizitzaren legeari esker alokairuen prezioa mugatu da, eta kaleratzeei mugak jarri zaizkie». Uztailaren 23ko bozei begira jarrita, Ruiz de Pinedok konpromisoa hartu du «inboluzioari» aurre egiteko eta euskal herritarren eskubide sozial eta politikoen defentsan aritzeko.

Bestalde, Estarronak azpimarratu du EH Bilduk gero eta babes zabalagoa duela gizartean, «interes alderdikoak» alboratu eta «herritarren kezkei eta arazoei erantzunak eta soluzioak» ematen dizkietelako. Uste du Espainiako hauteskundeetan Arabak eta Euskal Herriak «asko» dutela jokoan, eta estatuan ez dela izango gobernu aurrerakoirik EH Bilduren babesik gabe. «Gu gara estatuan ezkerreko politikak gauzatzeko berme bakarra».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.