Espainiako aurrekontuak

EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuari eskatu diote «aurrerapauso bat» emateko aurrekontuei dagokienez

Koalizioak eta Esquerra Republicana alderdiak salatu dute Espainiako Gobernuak oraindik ez diela erantzun aurrekontuen zuzenketei. Esan dutenez, ez daukate asmorik aurrekontuak «blokeatzeko», baina ez dago «soilik» beraien eskuetan.

Arnaldo Otegi eta Mertxe Aizpurua, gaur goizeko agerraldian. EFE
jone arruabarrena
2021eko azaroaren 12a
12:45
Entzun

«Espainiako Gobernuak ez du eman espero genuen neurria». Horrela adierazi du Mertxe Aizpuruak EH Bilduk eta ERCk Espainiako Gobernuaren aurrekontuen inguruan daukaten kezka. Arnaldo Otegik eta Aizpuruak gaur goizean egin dute agerraldia, eta, azaldu dutenez ERCrekin batera agertu ez diren arren, bi alderdien artean «koordinatu» dute ekitaldia.

Aizpuruak adierazi du ERCk eta EH Bilduk aurrekontuetarako bi proposamen egin dituztela, baina Espainiako Gobernuak ez dituela egin «etxeko lanak»: «Ez diete erantzun gure proposamenei, baina garaiz gaude oraindik». Esan duenez, neurri «anbizio handikoak» baina «egingarriak» proposatu dituzte, Euskal Herriko eta Kataluniako gizartearen «gehiengoak» babesten dituztenak: «Eskubide sozialak zabaltzeko neurriak dira, herritar ahulenak babesteko, hezkuntza sistema hobetzeko, gure lurraldeak egituratzeko eta indartzeko, eta gure hizkuntzak babesteko».

Aurrekontuen negoziazioetan, bi alderdiek hasieratik «jarrera argia» izan dutela azpimarratu du Otegik; « EH Bilduk eta ERCk oso harrera koherenteaizan dute. Argi eta garbi esan genuen zeintzuk ziren gure funtsezko oinarriak». Era berean, azaldu du gobernu bat sostengatzeko ez duela balio alternatiba «txarragoa» dela esateak: «Gobernu bat ona da gauzak beste era batera egiten dituenean. Eskuina geldiarazteaz gain, ezkerreko politikak egin behar dira».

Era berean, esan du Espainiako Gobernuak «ekintzekin» frogatu behar duela zeintzuk diren bere «babes parlamentarioak» eta «zein nazionalitate» duten: «Ez dugu inongo interesik aurrekontu hauek blokeatzeko, baina ez dago soilik gure eskuetan».

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.