EH Bilduk errekurrituko du 'Bidegi auzia' artxibatu izana

Txosten inpartzial bat eskatu dute. EAJk kritikatu egin du EH Bilduk aurkeztutako helegitea: «Ez dabiltza egiaren bila»

Oskar Bordes EH Bilduko batzarkidea atzo, Donostian. GORKA RUBIO / FOKU.
Isabel Jaurena.
Donostia
2023ko irailaren 14a
00:00
Entzun
Azpeitiko (Gipuzkoa) instrukzioko bigarren epaitegiak Bidegi auziko bigarren kereila behin-behinean artxibatu zuen joan den astean. Eta atzo Oskar Bordes EH Bilduko batzarkideak jakinarazi zuen koalizioak erabaki hori errekurrituko duela. «Uste dugu epaileak uko egin diola hainbat diligentzia praktikatzeari», adierazi zuen.

Izan ere, epaileak bi txosten kontrajarri aztertu ditu bere erabakia hartzeko. Gipuzkoako Foru Aldundiak egin zituen biak: lehenbizikoa Bilduren gobernuak eskatuta, eta bigarrena EAJ eta PSE-EE diputazioan zirenean. Biak irakurri ostean, bigarrenak sendotasun handiagoa duela ondorioztatu zuen epaileak.

Bordesek gogoratu zuen fiskaltzak 2021eko uztailean eskatu zuela beste txosten inpartzial bat egiteko, hirugarrena. Hala ere, epaileak erran zuen txostenak «gehiegizko kostua» duela. Koalizioa, baina, ez dago ados, eta helegitean bertan hirugarren txostena egiteko eskatuko dute.

EAJk adierazi du EH Bilduk aurkeztutako helegitea «lehiakide politikoa suntsitzeko darabilen estrategiaren» parte dela: «Ez dabiltza egiaren bila; haien kontaketa inposatzen baizik».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.