EH Bilduk bilera sorta hasi du ezkerreko eragileekin, eta lehena UGTrekin egin du

2020ko uztailaren 22a
00:00
Entzun
BILBO. «Alternatiba progresista eraikitzeko» xedez, EH Bilduk bilera sail bat hasi du ezkerreko alderdiekin eta sindikatuekin, lehendabizi UGTrekin bilduta. «Egoerari buruzko diagnostikoak kontrastatzea» da haren asmoa; datozen egunetan Ahal Dugu, ELA, LAB eta CCOOrekin ere batzartuko da, eta PSE-EErekin harremanetan da. EH Bildu atzo elkartu zen EAEko UGTrekin, haren egoitza nagusian, Bilbon. Arnaldo Otegik, Maddalen Iriartek eta Unai Urruzunok osatu zuten haren ordezkaritza. UGTren buru, Raul Arza idazkari nagusia izan zen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.