EH Bildu: "Markel Olanok eta Eneko Goiak aurpegia eman behar dute"

2015eko apirilaren 28a
18:46
Entzun

Auzitegiak Bidegiren auziko kereila zabaltzea onartu eta gero, erabaki horren inguruko balorazioa egin du EH Bilduk: "Zantzu penalak baieztatzen badira, eta orain arte atera diren datu guztiek horretara garamatzate, kontzienteki eta era planifikatu batean garai hartan Bidegiren arduradun politiko nagusiek diseinatutako iruzur erraldoi baten aurrean gaude".

Markel Olano zen Gipuzkoako ahaldun nagusi, eta Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatu. Bien jarrera "onartezina" dela uste du koalizioak: "Ez dute argitzen zer gertatu zen orain dela lau urte Bidegin". Ildo horretan,  "azalpenak emateko garaia" dela ohartarazi die EH Bilduk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.