EH Baik «herri erronkei» erantzuteko eskatu die Frantziako senatariei

2023ko irailaren 27a
00:00
Entzun
BAIONA. EH Bairen esanetan, Frantziako Senaturako bozketa sistemak «zail» egiten du «Ipar Euskal Herriaren erronkak eta abertzaleen ideiak» eztabaidaren erdigunean kokatzea. Halere, adierazi du hautatuak izan diren senatariengana joko dutela etxebizitza, euskara, trantsizio ekologikoa eta «AHTaren aurkako borroka» mahai gainean jar ditzaten. Horiek guztiak «herri erronkak» direla azaldu du koalizioak, eta, beraz, ezinbestekotzat jo «aitzinamenduak erdiestea».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.