EH Bai senatari berriekin lan egiteko prest agertu da

Frantziako Senaturako hauteskundeak iragan ziren joan den igandean, Ipar Euskal Herrian. Espagnac, Brisson eta Saint-Pek dute eserlekua okupatuko hurrengo sei urteetan.

EH Baik eta EH Bilduk agerraldia egin zuten irailea urte politikoa aurkezteko. GUILLAUME FAUVEAU
Julene Muruaga Hiriart
2023ko irailaren 26a
18:07
Entzun

Ekainean Espagnacekin harremanetan izan baziren ere, EH Baik ez du hautagairik aurkeztu Senaturako hauteskundeetara, eta, beraz, ez dute senataririk izanen. Igandean ateratako hauteskundeen emaitzei begira, ezkerreko abertzaleek erran dute Pirinio Atlantikoetako «hautesle handien» esku zela senatariak hautatzea, eta, azken horien erdiak Biarnokoak izanik, EH Bairi zaila zaiola Iparraldeko «erronka eta ideia abertzaleak» defendatzea eta eztabaiden erdigunean kokatzea.

Hala ere, bilakaera instituzionala, etxebizitza, euskara, AHTaren aurkako borroka, feminismoa eta trantsizio ekologikoaren gisako erronkei eutsiko dietela segurtatu dute, eta horiei buruz lan egiteko parlamentariengana jotzen segitu dute.

Horrez gain, eskuin muturraren gorakadaren egoera kezkagarria dela gehitu du EH Baik; izan ere, alderdiaren aldeko bozkak laukoiztu dira Pirinio Atlantikoetako departamenduko hautesbarrutian, azken hauteskundeei konparatuz. Eskuin muturraren «bazterkeria eta diskriminazio» proiektuen aurka borrokatzen segitzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute: «Agintean direnen lerratze neoliberal eta autoritarioak ongarritzen dute faxisten lurra».

Azkenik, Robert Xowie FLNKSko independentista kaledoniarraren garaipena zoriondu nahi izan dute, Kanakyko antiindependentisten buruzagien aurka irabazi baitu.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.