Eguzkik Gladys del Estal ez ahazteko eskatu du
DONOSTIA. Ostiralean 32 urte bete ziren guardia zibil batek Gladys del Estal hil zuela. Del Estal nuklearren aurkako protesta batean ari zen parte hartzen Tuteran (Nafarroa). Urteurren hori aprobetxatuz, omenaldia egin zion atzo Eguzkik, Donostian haren izena duen parkean. «Fukushimako zentralean gertatutakoa ikusita, aurten inoiz baino beharrezkoa da Gladys gogoratzea. Argi dago bere aldarrikapenetan arrazoi zuela».
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu