'Egunkaria auzia'

'Egunkariak' "probarik" eta "justiziarik" gabe itxita jarraitzen duela ohartarazi du Jaurlaritzak

Jaurlaritzako bozeramaile Miren Azkaratek agerraldia egin du gaur, eta atzo adierazpen askatasunaren nazioarteko eguna zela-eta, "Europa osoan guztiz berezia den egoera baten aurrean" gaudela azaldu du, "demokrazian ez baita ohikoa inongo epaiketarik gabe hedabideak itxiaraztea". Ildo horretatik, "justizia" eskatu du, "epaiketarik, eta epairik" ez delako izan. IƱaki Uria "epairik gabe" preso prebentibo egotea salatu du, eta hari jarritako bermea "neurrigabea" dela esan.

2004ko maiatzaren 4a
17:43
Entzun
Jaurlaritza"justizia eskatu beharrean" aurkitzen da. Adierazpen askatasuna herritarren oinarrizko eskubidea eta demokraziaren funtsa izateaz gain, eskubide estatuaren oinarrietako bat delako", eta "proba" eta "epairik" gabe itxita jarraitzen duelako Euskaldunon Egunkaria-k. "Ez dira itxierarako probak edo arrazoiak aurkeztu eta jarduera judiziala ez da oraindik burutu".

"Edozein komunikabide ixtea guztiz salbuespenezko neurria izanik, are larriago eta ulertezinago gertatzen da jokabide hori ezer frogatu aurretik ustezko lotura eta susmoetan oinarritzen denean", Azkarateren hitzetan.

Euskaldunon Egunkaria itxi zutenean, esan bezala, "amaigabeko ikerketa eta inoiz epaituko ez den egoera baten aurrean izatearen beldurra" dutela adierazi du.

Bukatzeko, zera esan du: "oraindik orain, epairik gabe jarraitzen dugu, kazeta itxita, eta jendea presoaldi prebentiboan, eta beste behin honen gainean mintzatu behar gara justizia eske".
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.