Egungo errefuxiatuak gogoan hartuta oroitu dute Durangoko bonbardaketa
DURANGO. Atzo eguerdian egin zuten Durangoko (Bizkaia) bonbardaketaren 79. urteurreneko ekitaldi ofiziala, herriko hilerrian. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria, Unai Rementeria Bizkaiko ahaldun nagusia eta Aitziber Idigoras alkatea izan ziren. Europara iritsitako errefuxiatuak izan zituen alkateak gogoan, 1936ko gerrakoak aipatzean. Iluntzean, herri omenaldia egin zuten, Andra Mari elizpean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu