EGUNA ORDUZ ORDU

2017ko apirilaren 9a
00:00
Entzun
08:00 Kokalekuenberri. Luhusoko ekintzaileek, Txetx Etxeberriren bidez, ETAren armategien kokalekuen berri eman zieten nazioarteko eragileei, Baionako herriko etxean, 08:00 aldera: Harold Good eta Matteo Zuppi behatzaileei, eta Ram Manikkalingam egiaztatzaileari. Han ziren Jean Rene Etxegarai Baionako auzapez eta Euskal Elkargoko lehendakaria eta Michel Tubiana Luhusokoa ere. Hamaikak aldera, une horren bideoa zabaldu zuten. Nazioarteko egiaztatzaileak berehala eman zion kokapenaren informazioa Baionako prokuradoreari.

09:00 Agerraldi instituzionala. Sei lagun haiek agerraldi instituzional eta publiko bat egin zuten herriko etxean. Aurreko pausoen berri eman zuen Manikkalingamek, eta adierazpen bat irakurri Etxegaraik.

09:00 Polizia, lanean. Agerraldi haren une bertsuan hasi zen kokalekuen bila Frantziako Polizia, Barne ministroak esan zuenez. 180 polizia.

11:00 'Artisauen' datuak. Mixel Berhokoirigoin eta Tubiana bakearen artisauek 11:00etan eman zituzten datuak: zortzi kokaleku —denak ez Ipar Euskal Herrian—, 120 arma, hiru tona lehergai, eta milaka munizio eta detonagailu; kokalekuetan, 172 behatzaile, gizarte zibilekoak, Frantziako Poliziaren zain.

12:30 Nafarroako Gobernuaren oharra. Uxue Barkos Nafarroako Gobernuko lehendakaria ez zen izan Baionako agerraldi instituzionalean, ez beste inor. 12:30ean prentsa ohar bat bidali zuen gobernuak.

13:15 Urkulluren prentsa agerraldia. Iñigo Urkullu Jaurlaritzako lehendakaria ere ez zen izan Baionan, eta Donostian prentsa agerraldi bat egin zuen, Lehendakaritzaren egoitzan, Manikkalingamekin batera. Adierazpen bat irakurri zuen.

15:30 Poliziaren eskuarmak. Arratsaldeko hiru eta erdiak alderako Poliziaren esku ziren ETAren armak.

16:15 Elkarretaratzeko edukia. Gizarte zibilaren Baionako elkarretaratzea 15:15ean hasi zen, eta ordubetera irakurri zuten adierazpena.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.