Eguberrietan gehienez hamar pertsona biltzea proposatu du Nafarroako Gobernuak

Bilakaera epidemiologiko makurra dela eta, Eguberrietako ospakizunetan gehienez bi bizikidetza unitate eta hamar pertsona biltzeko aholkua eman du Osasun Departamentuak. Omikron aldaeraren beste bi kasu atzeman dituzte Nafarroan.

Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria. JESUS DIGES/ EFE
2021eko abenduaren 15a
13:49
Entzun

Nafarroan koronabirusaren intzidentzia handia dela eta, Eguberrietako eta urte amaierako ospakizunekin kezkatuta dago Santos Indurain Nafarroako Gobernuko Osasun kontseilaria. Hala, prebentzio neurriak zorrotz betetzeko gomendioan jarri du indarra osasun kontseilariak, eta gomendioa egin du Eguberrietan gehienez hamar pertsona eta bi bizikidetza unitate biltzeko. Nafarroako Gobernuak ostiralean argitaratuko du ebazpen bat Gabonetarako gomendioak bildurik. Indurainek abisua eman du: neurriak zorrotz bete ezean, baliteke Eguberrietan murrizketak izatea. Izan ere, ohartarazi du ospitaleetan tentsioa areagotzen ari dela: 129 pertsona daude gaitzak jota erietxeratuta, bezperan baino bederatzi gehiago, eta horietatik 23 ZIUetan, hiru gehiago. Gainera, hasi dira bertan behera uzten premiazkoak ez diren zenbait ebakuntza, Indurainek adierazi duenez.

Gainera, jakinarazi du Nafarroan omikron aldaeraren beste bi kasu detektatu dituztela. Atzo atzemandako bi kasuen zuzeneko kontaktuak dira kasu horiek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.