Iñigo Urkullu

EGItik egituretara

2012ko uztailaren 6a
00:00
Entzun
Alonsotegin (Bizkaia) jaio zen Iñigo Urkullu, duela 50 urte.Txistularia izan zen, eta dantzaria. Seminarista, Derion, baina azkenean ez zen apaiz sartu. Herriko EGI gazte erakundean hasi zuen ibilbide politikoa, eta han izan zituen lehenengo ardura politikoak ere: herriko EGIko arduradun aurrena, eta EGIko zuzendaritza nazionalean gero. Oso gazte ekin zien ardura handiagoei, ordea: 23 urte besterik ez zuen BBBko kide izendatu zutenean, 1984an, eta 25 besterik ez Eusko Legebiltzarrerako parlamentari aukeratu zutenean, 1986an.

Izena ere merezi izan duen belaunaldi bateko kide da Urkullu: jobuvi-ak, Jóvenes burukides vizcainos (Gazte burukide bizkaitarrak). Garai horretakoak dira alderdiaren zama eskuetan izatera iritsi diren beste kide batzuk ere, tartean, Jose Luis Bilbao, Andoni Ortuzar edo Joseba Aurrekoetxea.Alderdien egituretan leku propioa hartzen 1996an hasi zen, Bizkaiko alderdikideekin batera. Alderdi barruko hainbat tirabira irabazi zituen ordutik, erabakigarriena, Xabier Arzalluzen ondorengoa aukeratzeko prozesuan Josu Jon Imazen hautagaitzaren alde egin zuenekoa.

Filologia Hispanikoko ikasketak hasi zituen Deustuan, baina ez zituen amaitu. Euskal Filologiako irakasle titulua, ordea, atera zuen, eta diplomatu egin zen. 2007tik EBBko presidentea da Urkullu, Josu Jon Imazen lekua hartuta, eta EBBn 2000tik dago. BBBko buru ere aukeratu zuten, 2000.urtean.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.