Eginikoa aitortu du Bermeoko abusatzaileak

2022ko abenduaren 15a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
1976tik 1981era Bermeon (Bizkaia) sexu abusuak pairatu zituzten Jose Done ikastetxeko hamahiru ikaslek gutxienez. Menesiarrek kudeatzen zuten eskola hori, eta sexu abusuak egiteaz akusatutakoa eskolako zuzendaria izan zen garai hartan: Felipe anaia. Orain, EITB taldeak argitara eman duenez, abusuak aitortu ditu zuzendari ohiak, eta biktimei barkamena eskatu die, Bilboko Elizbarrutiak jendaurrera atera ez duen bideo batean. Biktimentzat, ordea, keinua ez da nahikoa: aitortza eta barkamen eskea «publikoa» izan dadila galdegin dute. «Egia agerian jarri behar da. Hau ezin da berriro gertatu», nabarmendu dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.