Egiari Zor-ek esan du gaur aitortutako Estatuaren 35 biktimak «puzzlearen pieza txiki bat» baino ez direla

Gaur Eusko Jaurlaritzak torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima aitortzeko egin duen ekitaldia «urrats garrantzitsua» dela aitortu dute, baina fundazioaren aburuz, ez da nahikoa.

Gaur goizean Jaurlaritzak antolatu duen ekitaldiko argazki bat. @EGIARIZOR
2021eko ekainaren 26a
14:25
Entzun

Torturaren Biktimen Babeserako Nazioarteko Eguna da gaur, eta Eusko Jaurlaritzak modu ofizialean aitortu ditu 1960tik 1978ra bitartean torturak eta giza eskubideen urraketa larriak jasan zituzten 35 biktima Bilboko Euskalduna Jauregian egin duten ekitaldi batean: larriki zauritu zituzten 3 pertsona, poliziak eraildako beste 1, ondasunen aurkako eraso bat eta 30 torturatu.

Egiari Zor fundazioak aitortu du «urrats garrantzitsua» izan dela, «Estatuak hamarkadetan zehar euskal gatazka politikoaren inguruan baliatu duen indarkerien puzzlea» eraikitzen jarraitzeko. Baina hala ere, azaldu du gaurko ekitaldian egin den aitortza hori puzzle horretako «pieza txiki bat» baino ez dela. Dena den, azpimarratu dute, beharrezkoa dela horrelako aitortzak egiten jarraitzea.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.