EELVko idazkaritza nazionalerako hautagai izanen da Sophie Bussiere

Akitania Berria eskualdeko hautetsia da Bussiere gaur egun, eta Ipar Euskal Herriko EELVko koordinatzailea izan da orain gutxi arte

Sophie Bussiere, uztailean, EELVren agerraldi batean. GUILLAUME FAUVEAU
Ekhi Erremundegi Beloki.
2022ko urriaren 20a
20:38
Entzun 00:00:0000:00:00

Sophie Bussierek jakinarazi du EELV Europa Ekologia-Berdeak alerdiko Frantzia mailako idazkari izateko hautagai izanen dela heldu den abenduaren 10ean eginen duten kongresuan. Yannick Jadot Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako EELVren hautagaiaren ildoko mozioa defendatuko du barne bozketan.

Akitania Berria eskualdeko hautetsia da Bussiere gaur egun, eta Ipar Euskal Herriko EELVko koordinatzailea izan da orain gutxi arte. 2020ko herriko bozetan EH Baik, EELVk eta Frantzia Intsumisoko Ensemble alderdiak babestu zuten Baiona Berdea eta Elkarkidea zerrenda herritarreko hautagai izan zen Jean Claude Iriartekin batera.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.