M-22: udal eta foru hauteskundeak

Edozein alderdirekin itunak egin daitezkeela dio Agirrek

2011ko maiatzaren 13a
00:00
Entzun
Hauteskunde kanpaina egunaren zatirik handiena bertan behera geratuta, hautagaiek blogetan mezuak hedatzeko aukera aprobetxatu zuten. Xabier Agirrekidatzi zuen iruzkinetako bat. Arabako jarduneko diputatu nagusi eta kargua errepikatzeko EAJren hautagaiak normalizazio politikoa izan zuen aipagai, eta bizitza politikoa «erabateko normalizaziorako urratsak» egiten ari den unean erakunde arteko elkarlanerako bideak jorratu behar direla azpimarratu zuen. Horretarako, Agirreren hitzetan, bozen bidez ordezkaritza lortzen duten alderdi guztiek besteekin akordioak lortzeko legitimitatea dute, «salbuespenik gabe». Hitz horiekin, EAJk Araban hitzarmenak egiteko inoriez diola atea itxiko iradoki du.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.