Inbertsio planak ekonomian eta enpleguan izan dezakeen eraginari buruzko aurreikuspenak argitaratu ditu Europako Batzordeak. Kalkulu horien arabera, plana bere osotasunean garatzen bada posible da datozen hiru urteetan beste 2,7 eta 3,3 milioi lanpostu bitartean sortzea. Azken datuen arabera, 24,5 milioi langabe daude Europako Batasuneko 28 herrialdeetan.
Halaber, barne produktu gordinaren hazkundeari bultzada ematea espero du Bruselak. Hain zuzen ere, EBko ekonomia 330.000 eta 410.000 miliioi euro bitartean handituko dela kalkulatu du. Hots, %3 gehiago. Bruselak egindako azken aurreikuspen ofizialen arabera, 2015. urtean EBko 28 herrialdeen barne produktu gordina %1,5 handituko da, eta 2016. urtean, %2.