EBko Justizia Auzitegiak adierazi du atzeraldi handia duten zuzeneko hegaldiek konpentsazio eskubidea dutela

Hainbat hegaldiz osatutako ibilbiderako txartel bakar bat sortzen duten agentziek bermatu beharko dute konpentsazioa.

American Airlines enpresak konpentsazioa ordaindu beharko dio bidaiari bati. CAROLINE BREHMAN
Isabel Jaurena.
2022ko urriaren 6a
12:50
Entzun

Europar Batasuneko Justizia Auzitegiak hegaldien atzerapenei lotutako sententzia bat argitaratu berri du. Dokumentuaren arabera, enpresa desberdinek kudeaturikoak eta hainbat hegaldiz osaturikoak diren ibilbideek konpentsaziorako eskubidea izanen dute hegaldietako batean atzeraldi handia egonez gero. Aunitzetan, bidaia agentziek hegaldi andana txartel bakar batean biltzen dituzte, zuzeneko hegaldi bat izanen balitz bezala. Kasu horietan, agentzia horiek bermatu beharko dute kontsumitzaileak konpentsazio bat jasotzea, hegaldiak kudeatzen dituzten enpresen artean harreman juridikorik ez badago ere.

Sententzia oinarritzen da 2018an emakume batek Stuttgart (Alemania) eta Kansas City (Ameriketako Estatu Batuak) bitarte egin zuen ibilbidean. Emaztekiak bidaia agentzia baten bidez erosi zuen bi herrialdeen artean bidaiatzeko txartela. Hiru hegaldik osatzen zuten ibilbidea, eta bi enpresa ziren horien arduradunak: Swiss International Air Lines enpresak kudeatzen zuen lehenbiziko hegaldia, eta American Airlinesek bertze biak. Lehenbiziko bi hegaldietan arazorik egon ez bazen ere, hirugarrenak lau orduko atzerapena izan zuen, eta emaztekiak konpentsatzeko eskatu zuen.

Kasua Alemaniako Auzitegi Gorenera iritsi zen, eta, jarraian, EBko Justizia Auzitegira bideratu zuten. Bertan ebatzi dute inon ez dela zehazten bidaiariak konpentsazio bat jasotzeko beharrezkoa denik harreman juridikoa egotea hegaldiak kudeatzen dituzten enpresen artean. Beraz, bidaiariari eman diote arrazoia, eta American Airlines enpresak kalte ordaina eman beharko dio.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.