EBk proposatu du Gasteizen eta Iruñearen artean ez eraikitzea AHTrik

Javi West Larrañaga.
2022ko otsailaren 11
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Europa Barneko Garraio Sareak txosten batean proposatu du Gasteizen eta Iruñearen artean Abiadura Handiko Trenaren linea egin ordez oraingo ohiko trenak erabiltzea aurrerantzean ere. Kontuan hartu du ez dela aurreikusi 2030a baino lehen abiadura handiko burdinbiderik eraikitzea.

Nafarroako AHT Gelditu plataformak ohar bidez adierazi du «zartako» bat ematen diola euskal Y-a eta Zaragoza (Espainia) abiadura handiko trenez lotzeko asmoari. Plataformaren arabera, sare biak elkartuko dituen burdinbidea orain dela 11 urte eraikitzen hasi arren 30 kilometro bakarrik eraiki dituzte, Castejonen eta Iruñearen artean.

Oharrean salatu dute «mito» bat dela AHTa ia amaituta dagoela, euskal Y-a amaitzeko inbertsioaren %58 geratzen delako, eta %96 Nafarroako korridorea bukatzeko. Adierazi dute proiektuarekin jarraitzeak «baliabideak xahutzea», «lurra suntsitzea» eta «krisi ekologikoa areagotzea» eragingo duela. «Oraindik garaiz gaude Euskal Herriko elefante zuririk handiena gelditzeko», esan dute.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.