Koronabirusa

EBk eta Japoniak Covax egitasmoa sustatu behar dela esan dute

Erredakzioa
2021eko maiatzaren 28a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Goi bilera bat egin zuten atzo EB Europako Batasuneko eta Japoniako buruzagiek, eta adierazi zuten bat datozela COVID-19aren aurkako txertoak mundu osoan zabaltzearen aldeko ahaleginean diharduen Covax egitasmoaren sustapenean. Berretsi zuten klima aldaketaren kontrako neurrien aldeko jarrera ere. OME Osasunaren Mundu Erakundea ari da Covax egitasmoa gidatzen, eta datorren astean bilera bat egingo da Japonian proiektuaren alde dirua biltzeko. Buruan zein helburu duten esan zuen atzoEuropako Kontseiluko presidente Charles Michelek: «Urtea bukatzerako munduko herritarren %30ek txertoa hartua izatea».

.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.