EAren Biltzarrean «demokratikoki» eztabaidatuko da
GASTEIZ. Barne gatazka bete-betean, Eusko Alkartasunak XIII. Biltzar Nagusia egingo du datorren asteburuan Gasteizko Europa jauregian, telematikoki. Atzo, Leire Pinedo Biltzar Nagusiko Prestaketa Batzordearen buruak eta Iker Ruiz de Egino EAko bozeramaileak azaldu zuten afiliazioak «demokratikoki» hautatzeko eta eztabaidatzeko aukera izango duela mahai gainean dauden bi txostenen inguruan: politikoa eta estatutuena. Datorren asteko eztabaidak zehaztuko du EAren ildoa. «Bada, horretarako dira kongresuak, adosteko, eta adostasunik aurkitzen ez bada, bozkatzeko eta gehiengoaren erabakia errespetatzeko», azaldu zuen Ruiz de Eginok.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu