EArekiko ebazpenak ez du «ondorio praktikorik»

Eba Blanco idazkari nagusiak esan duenez, exekutiba berria hautatzeko prozesua martxan dago. Ramirezek elkarrizketa eskatu du

Erredakzioa
2021eko uztailaren 27a
00:00
Entzun

Arabako Probintzia Auzitegiak Eusko Alkartasunari buruz ebatzitakoaren harira, EAko idazkari nagusi Eba Blancok atzo adierazi zuen ebazpenak ez duela aldatuko orain arteko ildoa, barne prozesua martxan dagoelako datorren martxoan kongresua egiteko. Blancok uste du sententziak ez duela «ondorio praktikorik»: «EAren kongresua jada martxan dago. Prozesua abian da, eta otsailean edo martxoan amaituko da kongresua, non EAko afiliatu guztiok Batzorde Nazional berria aukeratuko dugun demokratikoki».

 

Alderdi barruko kritikoekin elkarrizketarako prestasuna beti izan dutela esan zuen: «Ni beti nago prest hitz egiteko, baina ez irainak aguantatzeko. Bitxia da elkarrizketa eskatzea eta aldi berean besteari modu totalitarioan eta maltzurkeriaz jokatzea leporatzea». Ordu batzuk lehenago Maiorga Ramirez sektore kritikoko buruak hitz egiteko prest zegoela esana zuen, eta elkarrizketarako mahai bat eskatu zion sektore ofizialari.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.