Salaketen bidean jarraitzen du Carlos Urkijok, Espainiako Gobernuak EAEn duen ordezkariak. Oraingo honetan, Eako Udala (Bizkaia) salatu du, Uema Udalerri Euskaldunen Mankomunitatean sartu delako. Josu Labaka Uemako lehendakariaren esanetan, «helegiteak agerian uzten du oraindik oztopoak besterik ez dugula euskaraz bizitzeko eskubidea erabaki eta politika ausartekin bermatu nahi denean». Ezinbestekotzat jo du lege babesa, «euskararen arnasguneak bereziki zaintzeko».
Eako Udalak jasotako salaketa ez da gisa horretako lehena: Zeraingo eta Berastegiko udalak ere (Gipuzkoa) salatuak ditu Urkijok Ueman sartzeagatik. Auzitegian dira kasu horiek.
Eako Udala salatu du Urkijok, Ueman sartu delako
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu