Alderdiak

EAk Maiorga Ramirezi gogoratu dio afiliazioa etenda duela

Ramirezek esan du epaitegien primarioen prozesua martxan jarri beharko dela, «ziklo beltzari amaiera emateko».

EAren ildo kritikoko ordezkarien bilkura Gasteizen, joan den otsailean. RAUL BOGAJO/ FOKU
edurne begiristain
2022ko irailaren 9a
17:00
Entzun

Aste honetan Gasteizko Lehen Auzialdiko 7. Epaitegiak arrazoia eman dio Maiorga Ramirez hautagaiari, eta agindua eman du Eusko Alkartasunako idazkari nagusia hautatzeko primarioak egiteko. Horren harira, Ramirezek gaur esan du ebazpenaren ondotik primarioen prozesua martxan jarri beharko dela, «ziklo beltzari amaiera emateko».

Adierazpenei erantzun die Eusko Alkartasunak, ohar bidez.Ramirezi gogoratu dio lau urtez afiliazioa etenda duela alderdiaren Eskubide, Betebehar eta Diziplina Araudiaren aurkako 3 arau-hauste larriengatik eta horregatik ezin duela alderdiaren barne prozesuetan parte hartu. Halaber, alderdiak azpimarratu du zuzendaritzak jada hitza eman ziola afiliazioari ohiko batzar nagusira deitu zuenean eta konpromisarioa izateko aukeratua izan zen arren, Ramirezek uko egin ziola bere hautagaitza aurkezteari.

Ramirezek, berriz, goizean azpimarratu du primarioak egitea «konponbide erraza» dela, eta EAren sinesgarritasun politikoari dagokionez «egoera jasanezin bati» amaiera eman diezaiokeela. «Blancok eta bere zuzendaritza taldeak EH Bildurengan sor dezaketen nahaste juridikoa izugarria da, erabateko arduragabekeria da», adierazi du Ramirezek.

Eusko Alkartasunak erantzun dio «funtsik gabekoak» direla adierazpen horiek, zuzendaritza izan zelako afiliazioari hitza eman ziona ohiko batzar nagusira deitu zuenean. «Konpromisarioa izateko aukeratua izan zen arren eta ikusita gehiengoaren babesa ez zuela, Ramirezek uko egin zion idazkari nagusirako hautagaitza aurkezteari. Orain aurrerantz ihes egitea erabaki du, erabat antidemokratikoa den jokaera batekin, alderdiaren organo gorena den batzar nagusiaren borondatea isilarazi nahian», adierazi du EAk.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.