EAk jarduneko idazkari nagusia aukeratuko du gaur
GASTEIZ. Eusko Alkartasunak ezohiko Nazio Batzarra egingo du gaur, Gasteizko egoitzan. Pello Urizar idazkari nagusiak dimisioa eman ondorengo egoera aztertuko dute bertan. EAko zuzendaritzako kide Maiorga Ramirezek adierazi du alderdiaren egoeraren inguruan «gogoeta sakona» egin behar dela. Hala ere, jakinarazi du «prest» dagoela proiektu politikoa indartzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu